BA ZEN GARAIA

Ba zen garaia, bai horixe!
Bidea bizitzen!! Bizia bizi egin behar da, bakoitzak gure pausoak eman behar ditugu, bakoitzak gure bidea egin behar dugu, batzutan zuzen, beste batzutan oker, okertzen garenean gelditu eta pentsatu!!!!!
   Atzo ez dakit zergatik, seguraski horrela bizi naizelako ni, egunero piskat idazten, zerbait erabaki nuen :
Bertso batzuk idaztea.

NERE ERABAKIA DA

Nere erabakia da
inoiz ez hiltzea
bertso txarrak idazten
pozik bizitzea.
Biziari helduta
dantzan ikastea
txuleta asko janez
gutxi gizentzea.

Nere erabakia da
Musika ikasi
nahiz eta zaharra izan
odolari eutsi.
Pianoa ikasita
trikitixan hasi
urrea dastatzea
ez al du merezi.

Nere erabakia da
gutxi erretzea
keak gauz onik ez du
hobe itzaltzea.
Beti itzaliz ordea
ze barre tristea
berriz piztuko dugu
goazen bizitzea.

Nere erabakia da
bidean galtzea
malda behera noala
laister aurkitzea.
Zorionari helduta
dena gozatzea
ile txuriak zainduz
gaztetzen zahartzea.

Nere erabakia da                                                
ideiak jaztea
sentimendu sakonak   
urrez apaintzea.                                                                                                                        
Bizi osoa beti
egi izatea
uso beltzen musuak
asko maitatzea


Nere erabakia da
eta hau da azkena
gauden bizimoduan
ezin esan dena.
Barrez bizi ezkero
alferrik da pena
dena ordainduko du
azken  datorrena.


Kaixo lagun, ez zaitut ezagutzen baina berdin da, gaur egun handia da 31- 12-2012

URTE BERRI ON!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Poliki poliki egingo ditut bertso gehiago eta beste gauza batzuk.

Egun hauetan erabat harrituta nago eta ez hori bakarrik, nazkatuta ere bai. Almerian hamasei hilabeteko haurra erahil egin dute, basapiztia izango balitz bezela.
Horrelako zerrikeria irakurri ezkero, berehala etortzen zaigu burura, nazkagarri handi batek egin duela hori,
baina baita ere, hori egin duela dakielako eta oso ziur dagoelako, hemendik hiru edo lau urtera kalean egongo dela.
Eta hori, nahiz eta jende asko esan gezurra dela, ez da gezurra.
Gezurra ez den bezelaxe, Amezketako gazte batek, erretzen baldin badu kajero bat, hamar urtean espetxean egon behar duela.

Orain kontatuko dut anekdota bat.

Euskal Herriko herri batean, zegoen eta dago famili bat, Aita, Ama eta semea osatzen dute.
Famili hori oso abertzalea zen eta da. Aita atxilotu egin zuten manifestazio batean.
Gurasoak bidali zuten semea ikastolara eta Euskera primeran ikasi zuen.
Hala ere,  etxe horretan ez zen hitz bat Euskeraz egiten, semea harritu egiten zen piskat, baina ez zion ematen garrantzi gehiegi, zeren bere lagunen etxeetan ere, ez zen  Euskera batere egiten. Gainera konturatu zen etxe batzutan bandera espanola zegoela jarrita.
Pasa ziren urte batzuk eta Aitaren urtebetetzean, semeak oparitu zion bandera española.
-- Aita hara hemen nere oparia zuretzat, gustatuko zaizu.
Aitak oparia ireki zuenean ia ia atzeraka erori zen.
-- Te has vuelto loco Aitor!!! Yo no soy un traidor, soy abertzale!!!!!
Aita haserretu zen pila bat eta eroa bezela joan zen kalera,  berehala nahi zuen bandera etxetik kanpora atera.
Bitarte horretan gurutzatu zen lagun batekin . Ezin zuen isilik egon eta dena kontatu zion.
-- Sabes lo que me ha pasado Patxi? El chaval me ha regalado una bandera española, a mi que soy abertzale desde que naci !!!
-- Hik Joxe erdera sartu duk etxean eta hori txarragoa duk. Etxean erdera sartzen duenak, bandera sartzen duena baino askoz traidoreagoa duk.


Aspaldi neukan hori barruan eta azkenean atera dut. Euskal Herria ez dut ulertzen Eukerarik gabe.

Bizian Euskalduna izatea egokitu bazaizu
ohorea maite eta zaindu ezazu.
Bizian Euskalduna izatea erabaki baduzu
 Zoriona lagunen artean banatu ezazu.

Euskal Herria maitatzen ez naiz aspertzen.

Nere Bloga hau azoka bat bezela da, denetatik dago.
Oraintxe bertan idazten ari naizela, Uso beltz  bat eseri da nere sudurraren gainean. Zerbait idazten ari da.
Eta zer egin? Leninek ez zekien zer egin, nik bai. Irakurri egingo dut.


Pertsona asko saiatzen dira onak izaten, atseginak, jatorrak,
saiatzen omen dira........
beste batzuk batere saiatu gabe
oso jatorrak izateaz gain
maitagarriak dira.
Adibidez Joxe Juan Ugalde.


 Bada denbora piskat ez dudala Poesia edo Poema bat idatzi. Ona da aldatzea, batzutan bertsoak, besteetan Olerkia edo Poesia, beste batean histori bat, denetatik piskat.


Dirua eta Kapitalistari buruz nahi dut zerbait esan, ea gauza naizen.


       ABEREAK ETA DIRUAK


Abere berritxuen zabortegian
pozoi arriskutxua dago,
ni konturatuta nago,
dirua da.
Dirua da bai
abereen helburua,
lapurren zerua,
dirua da
bankarien pentsua.
Ai abere berritxua!!
Noiz aseko zara,
noiz aseko da,
zure diru egarria,
zure zezenkeri negargarria,
noiz hasiko zara errespetatzen
langileen izerdia.
Noiz onartuko duzu
langilea pertsona dela,
pertsona zoragarria,
egunsentia bezain ederra
eta elurra bezain garbia,
pertsona da
ez erosi eta ez saldu
ezin den kontzientzia.
Ai Abere berritxua.....
Diruduna,
baina aberatasunez antzua!!!
Sentimenduz txiroa zara,
Maitasun gabea,
irribarre tristea,
simaur artean itoko zaren
pozoi merkea.
Agur aberea.

Agian egun batean hobetu egingo dut Poema hori. Momentu honetan nere iturria lehortzen ari da.
Eskerrak iturria handi xamarra dela eta beti ba dagoela tanta bat zintzilik.



 ZER GARA GU?

Pentsatzen jarri ezkero,
zer gara gu?
Jaio edo ez jaio
guk ez dugu erabaki,
non eta noiz jaio
ez dugu erabaki,
harra edo emea izan
ez dugu erabaki,
euskaldunak izan edo ez izan
guk ez dugu erabaki,
ze familitan jaio
guk ez dugu erabaki.....
guk ez dugu ezer erabaki !!!!!
Hori gure buruak
oso ondo daki!!!!!!!!
Pentsatzen jarrita berrehun  urte,
pentsatzen sakon eta poliki,
ohartuko gara ederki,
ze hutsa den gure bizia.
Hasi behar dugu erabakitzen
eta oraintxe bertan gainera!!!!!!!
Ni izango naiz emakumea!!
Beno.... nahiko zaila.
Izango naiz gaztea!!!!
Hori....momentuz ezineskoa.
Ikasiko dut hegan egiten.
Argalduta ere ez da posible.
Ezer ez da posible!!!!!!!!
Baina zer gara gu!!!!!
Iruditzen zait gure biziaren ibilbidean
 ia dena ezineskoa dugula,
ia dena debekatzen zaigu
eta ezinean bizi den asmoa,
elbarrituta jaio zen egitasmoa,
HORI
GARA
GU.


Esaldi luze batek edo auskalo zer, jo du nere burmuinaren atea. Seguraski kalera atera nahi du. Atera dedila ba, nor naiz ni askatasuna ukatzeko inoiri?


Bidea beti da  
bizia baino luzea,
bidea ez da mugitzen,
biziak igartzen du nekea,
baina bidea ez da,
eta ez da nahikoa izatea,
hemen izatea da
esnatu, altxa eta bizitzea.
Hori nahiko luke bideak egin,
baino ez daki ordea.
Horregatik bizia,
beti izango da
bidea baino hobea.
Horregatik bizia
beti izango da
hil arte gozatzea!!!!!

 Duela urte batzuk daukat zerbait buruan. Onena lehiotik bera botatzea izango da onena.

ATZO GERTATUTAKOA

Seguraski inork ez du sinistuko orain idatziko dudana, baina berdin da, idatzi egingo dut. Gezurra txikia denean, sirimiria bezela da, freskatu egiten dute giroa.
Atzo paseatzen nindoala Txingudiko parkean, iruditu zitzaidan adineko pertsona bat negarrez ari zela. Hasieran ez nion kasu gehiegi egin, jarraitu nuen martxan.....baina ez nengoen lasai. Zerbaitek esaten zidan, joateko laguntzera eta joan egin nintzen.
Eta eskerrak joan nintzela. Adineko pertsona hura negarrez zegoen, bakar bakarrik, oso triste. Pena handia eman zidan.
Hurbildu nintzenean besoa jarri nion bizkarrean eta burua altxa zuen.
-- Nor zara zu ?
-- Xanti, Xanti Zapirain. Hendaian bizi naiz. Iruditu zait ez zaudela oso ondo.....
-- Ez, ez nago oso ondo. Oso egun txarra pasa dut.....
Berriro hasi zen negarrez, zerbaitek min handia eman zion. Baztertu egin nintzen piskat.
Lasaitu zenean eskua eman nion eta galdetu egin nion zergatik ari zen negarrez.
-- Bilbon pasa dut eguna eta ez diot inoiri entzun Euskeraz mintzatzen.
Mutututa gelditu nintzen!!!! Bi minutun gutxienez ez nuen erreakzionatu.
-- Aizu....hori ez da normala, baina ez da hain arraroa ere.
-- Nola ez dela arraroa!!!!! Euskaldunak Euskeraz bizi behar dugu!!!!!!
-- Bizi behar dugu baina ez gara bizi. Parke honetan seguraski gu biok bakarrik ari gara Euskeraz mintzatzen, beno guk eta ama hoiek, hoiek seme- alabekin Euskeraz mintzatzen dute eta beraien artean erderaz.
Berriro nere laguna  negarrez hasi zen .....edo erdi negarrez.
 -- Aizu, zergatik ez duzu negar egiten lasai, behar den bezela.
-- Nik ezin dut negar egin!!!!
Aho zabalik utzi zidan, ez nekien zer esan. Baino zerbait galdetu behar nion.
-- Zergatik?
-- Ni SABINO ARANA naiz!
Hura ustegabea!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Begira eta begira egon nintzen segundo askotan.....ziurtatu nahi nuen bera zela.
-- Benetako SABINO ARANA zara?
-- Noski baietz, ni naiz EUSKADIREN AITA!!!
-- ZORIONAK!!! Pila bat pozten naiz. Orain arreba bat duzu : EUSKAL HERRIA!!!!
Hemendik aurrera borroka elkarrekin egin behar dugu, anai arrebak gara, elkartu egin behar gara!!

  JO TA KE ZORIONA LORTU ARTE !!!!!!!

Nik espero nuen beste erantzun bat, baina ez, SABINO HANDIA isilik gelditu zen, seguraski pentsatzen,
agian azkar xamar ari ginen....baina ezin  da segundu bat itxaron.
Egoera hura aldatu egin behar nuen, antzua zen.
-- Sabino, ez zara nitaz fidatzen ?
-- Ez zaitut ezagutzen...agian gehiagotan ikusten baldin bagara...
-- Oraintxe bertan emango dizkizut froga batzuk. Nere Aitona jeltzalea zen, abertzale sutsua, bi seme fusilatu zioten. Aita berriz gudaria, Joxe Antonio Agirren komandotan ibili zen. Nahi ba duzu kontatuko dizut froga gehiago.
-- Ez, nahikoa da. Nahi dudana jakin da, nor den zure alderdia.
-- Nere Alderdia nere Aberria da. Zuk agian nahi dituzu zehaztasun gehiago, ba emango diskizut, ni esker abertzalean bizi naiz duela berrogeita bi urte.
Sabino begira gelditu zitzaidan, beste zerbait nahi zuen jakin....
-- Zuretzat zer da Aberria?
Dena.
Lehendabiziko aldiz ikusi nuen Sabino Arana irribarrez. Kostatu zitzaion!!!!!
-- Eta zuretzat zer da Aberria?
-- Dena.
-- Orduan zergatik ez gara elkartzen!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Jeltzaleen Jaungoikoa altxa egin zen, poliki poliki jaso zuen boltsa txiki bat eta oinez abiatu ginen Txingudiko pasealekuan. Ordu erdin egin nintzen Sabino Aranaren adiskidea.
Adiskideen elkarhizketa zenez, nik mamira joatea erabaki nuen. Eta galdera txiki bat egin nahi nion maisuari.
-- Zure ustez Nafarroan, zergatik elkartzen dira beti sozialistak eta eskubitarrak?
-- Garbi dago, ezer baino lehen Espanolak direlako.
-- Eta guk ezin dugu berdina egin!! Guk ezin dugu ezer baino lehenago Euskaldunak izan?
-- Noski baietz!!!!
-- Orduan zergatik ez gara hasten Etxe Handia eraikitzen!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Berriro isildu zen Arana Jauna. Asko pentsatzen duena da bera, ez du txoro txoro hitzegiten eta ni ere ez noski.
Bat batean goitik behera begitadu zidan.....
-- Etxe Handia egin ondoren, zuk nola margotuko zenduke?
-- Nik ez nuke margotuko, herriak margotuko luke. Aberria herriarena da.
-- Ez, ez, ez didazu erantzun, ez nago ados. Zuk nola margotuko zenduke?
-- Ba momentu honetan ez dakit eta ez nabil gezurretan.
Hori izan zen momentu bakarra Arana Handia ikusi nuena piskat galduta. Harritu egin zen pila bat.
-- Zuk ez duzu ideologiarik?
-- Bai, baino ez naiz eskertiarra edo eskubitarra bakarrik, erdikoa ere ba naiz. Leku denetan ba dago zedozer ona.
Momentu horretan animatu egin nintzen piskat eta horrek eman zidan ausardia galdetzeko.
-- Zuk Sabino ze ideologi duzu?
-- Nerea.
-- Gu biok berdina gara!!!! Oraintxe bertan hasi behar dugu ETXE HANDIA eraikitzen. Zu Arkitektoa zara, ni Igeltseroa, gazte bat behar dugu lanean hasteko.
Berriro gelditu egin zen, neri begira jartzeko.
-- Zuk esaten duzun gazte hori, zer izan behar du, Euskalduna, beltza, neska, mutila, zer?
-- Euskalduna, Euskeraz bizi dena, edo Euskera serio ikasten ari dena gero Euskeraz bizitzeko.  Beltza agian izan behar du edo ez, nik Obretan lan egin dut eta ez naiz beltza. Eta horrez gain esan behat dizut, ni ez naizela razista. Baino, baino, ez dut nahi gure Aberria kanpotarrez beteta. Gure Aberria, Gure Euskal Herri maitea txikia da, horregatik iruditzen zait ehun biztanleetik,  hamar kanpotar nahikoak direla.
--  Gauza bat esan behar dizut Xanti, gu bion artean ez daude ezberdintasun asko.
-- Noski ezetz Sabino, nola egongo dira gure artean ezberdintasun asko, gu Euskeraren seme-alaba gara.
-- Bai....Euskeraren seme-alabak.....
Hori esanda berriro gelditu zen, zerbait esan nahi zidan, ziur nengoen.
-- Azkeneko urteetan egon den borroka, ez da izan nere gustokoa.
-- Ezta nere gustokoa ere, borroka ez da inoren gustokoa. Adibide bat jarriko dizut, Eustakio Mendizabal
Benediktinoa zen, bake zalea zen eta borrokan hiltzen edo hil zuten.
-- Egun batean hasten bagara elkarrekin ETXE HANDIA eraikitzen, borrokako tresna guztiak erre egingo ditugu.
-- Noski. Euskaldunak elkartzen bagara ez ditugu borrokarako tresnik behar. Euskaldunak dugun lehergailu handiena gure hizkuntza da, EUSKERA!!!!!
-- Hori da!!!!! Erabat ados nago zurekin. EUSKERA ETA EGIA. Mundu osoak aitortu beharko du, Euskaldunak Herria eta Aberria garela!!!!Bai Horixe!!!!
-- Pozten naiz zuri hori entzutea. Zorionak Sabino, zure zainetan odol abertzalea dago. CHAPEAU!!!!!!!
-- Zer pentsatzen zenuen, zuk baino gutxiago maite dudala gure Aberria ?
-- Ez, hori ez dut pentsatu.....beti pentsatu dut Jeltzaileak epel xamarrak zaretela.
-- Gu epel xamarrak!!
-- Egon lasai, ez zaitez haserretu. Orain arte ondo goaz. Elkartzen gaituena  askoz gehiago da, baino askoz gehiago, banatzen gaituena baino.
-- Orain pozten dena ni naiz Xanti, gustatzen zait zure jarrera, zurekin ahal da hitzegin.
-- Nerekin eta esker abertzalean edonorrekin.
-- Edonorrekin!!Batzuk sua baino beroagoak dira.
-- Ez, ez da horrela, da egoera, kontuan hartu behar da azkeneko urteak oso gogorrak izan direla eta oraindik jarraitzen dutela izaten. Euskal Herrian guraso asko sufritzen bizi da, baita anai arrebak eta presoak ere. Presoak urte latzak, ari dira bizitzen.
-- Bai, ba dakit.
-- Horri buruz esan behat dizut, zure Alderdiak ahal duela piskat gehiago egin.
-- Agian arrazoia duzu. Dena den, zuekin harremana beti da zaila, oso erradikalak zarete, oso arraroak.  
 Zuekin ia ezineskoa da akordiotara iristea.
-- Baino Sabino zer esaten ari zara!!! Gu normalito batzuk gara, nondik ateratzen duzu gu erredikalak garela.
-- Hori galdetzen didazu neri!!! Zenbat Batzoki erre dituzue?
-- Nik ez dut inoiz Batzoki bat erre. Azkoitin Batzokira  joaten naizenean, da lagunekin afaltzeko.
Primeran pasatzen dugu. 
Hori esanda gero, atseden piskat hartu genuen biok. Ustegabean harrapatu zidan eta urduri jarri nintzen.
Momentu bat izan zen. Bera ere urduri xamar zegoen, seguraski konturatu zen nerekin pasa egin zela.
Anekdota bat besterik ez zen izan eta ez nion garrantzi gehiegi eman.
-- Ba dakizu Sabino, zer pentsatzen ari naizen?
-- Auskalo! Ohartu naiz xelebre xamarra zarela eta...
-- Bai zera! Oso normala naiz. Ba pentsatzen egon naiz, ez garela inoiz haserretuko.
-- Hori ezineskoa da Xanti.
-- Hori ez da ezineskoa eta explikatuko dizut zergatik.  Guk zer nahi dugu? Guk nahi dugu bizi. Bizi Euskaldunak izaten Euskal Herri aske batean. Bizi lanean eta hilero kobratzen sueldo eder bat. Azken finean, guk nahi duguna da, gu eta gure familia ondo bizitzea.
-- Hori da guk nahi duguna ere !!!!!
-- Orduan non dago hainbeste ezberdintzen diguna!!!!
-- Non dagoen?
Berriro Jeltzaleen buruzagia pentsatzen jarri zen eta ni ere. Nahi nuen jakin gutxi gorabehera nondik aterako zen...Sabinok urte asko ditu eta experientzi pila bat. Nik ez daukat erdia ere, baino Telesforo Monzonen Alderdian ausarta izan behar da, horrek ez du esan nahi artaburuak izan behar dugunik, ez da pentsatu ere !!
Guk burmuin ona daukagu eta pozik erabiltzen dugu, oso pozik. Horrez gain, bihotzari atseden piskat eman diogu, ez zaio gaizki etorriko.
-- Zer ari zara pentstazen Xanti?
-- Ba egia esango dizut, ustegabean harrapatu nauzu. Pentsatzen nuen zu hasiko zinela hitzegiten, baina beno, ni hasiko naiz.
Elkarhizketa hau luzatu egin da eta hori ona da. Denetatik hitzegin dugu piskat, iruditzen zait falta zaigula nola antolatuko dugun gizartea.
ETXE HANDIA bukatzen dugunean, hasi beharko dugu pentsatzen nola biziko den gure Herria.
Ez da erreza erantzuten, zeren gure Herriak bizi nahi du, nahi du lan egin eta ondo bizi. Planteamentu hori ona izateaz gain, oso logikoa da.
Nere lagunaren txanda zen eta utzi egin nion hitzegiten.
-- Oso logikoa...hori horrela usten baduzu motza gelditzen da. Explikatu behar duzu ze paper jokatzen duen
gizarte horretan Nagusiak.
-- Nagusiak paper garrantzitsua du gure gizartean. Berea da lantokia eta bera da jabea. Baino,  hau ere garrantzitsua da, Langilea ez da laneko tresna, langilea pertsona da, gizartearen izarra.
-- Eta Nagusia ez da izarra?
-- Noski baietz!!! Izar handia. Berak sortzen du lana, berak sortzen du aberastasuna, hori horrela da, gertatzen dena da, ez duela hori dena bakarrik lortzen. Lortzen du Langileekin batera, horregatik Nagusiak onartu behar du, Langileek parte hartu behar dutela Lantokiaren martxan, neurri batean behintzat.
Adibide bat jarriko dizut Sabino eta gero isilduko naiz.
Nagusiak urtearen bukaeran irabazten ditu berrogei miloi Euro. Eta orain galdera. Zer egin behar du?
Dena beretzak gorde, diru pila hori berea bakarrik da? Ez, ez da berea bakarrik, Langileena ere bada.
Beraz, Nagusiarekin batera erabaki behar dute zenbat diru gordeko duten, momentu txar batean erabiltzeko.
-- Hori Xanti ez dut ondo ulertu. Zer esan nahi zenuen?
-- Ba denen izardiekin irabazi den dirua, Enpresa bertan inbertitu behar dela. Gutxienez laurdena.
-- Baino zer esaten ari zara!! Langileek ez dute eskubiderik horrelako erabakiak hartzeko. Hori dena Nagusiaren egitekoa da. Berak jarri du dirua.
-- Baino ez da nahikoa hori. Nagusiak jarri du dirua eta lana, hala ere, ezin  du erabakiak bakarrik hartu.
Langile Jaunak eskubidea du bere iritzia emateko eta ez hori bakarrik, baita ere erabakietan parte hartzeko.
-- Zuek Iraultzaileak zarete, ez zarete gu bezelakoak.
-- Gu zer izango gara Iraultzaileak!! Europa osoan Iraultzaile bakarra zegoen, Luxenburgon eta atzo hiltzen.
-- Ez, gauzak horrela ez dira, agian ez dira edo ez zarete Iraultzaileak, baino gorriak bai. Eta gauza bat eango dizut Xanti, ni ez naiz eta ez naiz izango gorria.
-- Ni ere ez naiz gorria bakarrik. Naiz txuria, urdina, beltza...gaurko gizartea asko aldatu da, zabaldu eginda pila bat. Begira, gauza bat dago ez dena aldatu, milaka urtetan hortxe dago milimetro bat galdu gabe.
Sabino aurpegi arraroa jarri zuen, nere ustez inpaktatu egin zion piskat nik esandakoa.
-- Zer da ba sekula aldatu ez den hori?
-- Pertsonak daukan gogoa Zoriona lortzeko. Gogo horrekin jaiotzen gara eta gogo horrekin hil.
-- Garbi esango dizut, ez dakit nora nahi didazun eraman.
-- Barkatu Sabino, zedozer garrantzitsua esan behar dizut. Neri ez begiratu inoiz etsai bezela, ni ez naiz zure etsaia, ni naiz zure laguna. Ez zaitut inora eramango, elkarrekin joango gara Zoriona lortzea.
-- Hori gustatu zait Xanti, hori gustatu zait.
-- Pozten naiz, zeren oso garrantzitsua da ulertzea nola dagoen estrukturatua gure gizartea. Gaur egun Nagusi Jauna Langilea da. Langile Jauna Nagusia ere ba da, hara hor non ari gara eraikitzen  bidea elkarrekin Zorionara iristeko.
SABINO ARANA  HANDIA kokotsari heltzen zegoen, Hondarribira begira nahiko nahastua ikusi nuen, ordurako konfidantza piskat ba nuen eta galdetzeko ausardia ere bai.
-- Ze gertatzen zaizu Sabino, zerbait ez duzu ulertzen?
-- Zerbait ez, ezer ez dut ulertzen!!
-- Zergatik ez duzu ezer ulertzen?
-- Zuk esan duzu Langile Jauna Nagusia ere ba dela.
-- Noski!! Gu Europan bizi gara, Euskal Herrian, gure gizartean  abere gutxi dago, Euskaldunak pertsonak gara.
-- Ez da batere erreza zuri jarraitzea. Orain esaten duzu gauza bat eta gero guztiz kontrakoa. Zuk esan didazu ez zaretela Iraultzaileak.
-- Eta ez dizut gezurrik esan, gu ez gara Iraultzileak. Iraultzaile izatea oso oso zaila da, kategori handia behar da horretarako. Euskaldunak Pertsona gara, Pertsona jatorrak. Ez da gutxi hori.
Sozialismoa oso urruti dago, Pertsona Sozialista izatea iristeko beharko dira beste bi mila urte edo agian gehiago.
Begira zer gertatu den Errusian, dena hankaz gora joanda. Lenin ez zen enteratu ogia egiteko okinak behar direla.
Momentu horretan isildu egin nintzen, pentsatu nuen bere txanda iritsi zela. Eusko Alderdi Jeltzalea ba du experientzia lan munduan. Euskal Herrian Nagusi gehienak Jeltzaleak dira.
Oso pozik ikusi nion lagunari hitza hartu zuenean.
-- Nik explikatuko dizut nola sortzen den lana, aberastasuna, Zoriona, azken finean nola lortzen den dena.
Pertsona, zuk esaten duzun bezela, bizi egin behar du, nahiz eta berak ez eskatu jaiotzea, onartzen du bizi egin behar duela. Horretarako dirua behar du, lana diruak sortzen du, baina  dirua eskatu  egin behar da,  eskatzen du ausardia duenak.
Zuk ba dakizu Xanti, ze ausardia behar den hogeita zortzi urtekin Banketxera joateko dirua eskatzera.
Zenbat gau pasa behar dira lo egin gabe, zenbat haserre, zenbat negar amorru.
Behin edo behin, jarri zara pentsatzen zenbat sufritzen duen Nagusi batek hilaren bukaeran, ez duenean dirurik Langileei ordaintzeko?
-- Ez.
-- Berdin da,  nik esango dizut. Sufritzen du sinestezina. Agian ba daude Nagusi batzuk ez zaiena ezer axola, baina Nagusi gehienei axola zaie, asko gainera eta esango dizut zergatik.
Langile ona, lan zintzo  egiten duena, Nagusiak asko estimatzen duelako, kasu askotan lagunak direlako eta ba dakite zer den etxera joatea bate dirurik gabe.
Sabino mitiña ematen nekatu egin  zen piskat eta aprobetxatu egin nuen momentua.
-- Galdera zaila egingo dizut eta nahi dut egia esatea. Nagusi batek dirua eskatzen duenean eta sartzen denean arazo hoietan, zergatik egiten  du : Lanpostuak sortzeko edo bera aberasteko?
-- Xanti alua zara benetan!! Nola egiten didazu galdera hori. Nagusiak, batez ere gazteak, hasieran bere buruari begiratzen diote, normala den bezela. Etxean famili bat daukate. Zor pila.
Horrez gain, lanpostuak sortzeko, Enpresa sendotu egin behar da, indartu. Nagusia erortzen ba da, Enpresa erortzen da eta langileak ere.
Behin bakarrik esango dizut eta entzun ondo. Langilea ez da gai bere lanpostua sortzeko.
-- Xabino esan dugu ez garela inoiz haserretuko, ados!
Gainera ni ez nago Nagusien aurka, Nagusiak beharrezkoak dira, gaur egun gure gizartea dagoen fasean, Nagusiak ezinbestekoak dira, Langileak bezelaxe.
Gertatzen dena da eta hau da nere ustez arazo handiena, nola banatzen dugun aberatasuna.
Hor biek isildu ginen, biek genuen beldur piskat hanka sartzeko. Azkenean berak hartu zuen hitza.
Neri ez zait iruditzen oso zaila denik aberastasuna banatzea. Bakoitzak irabazi behar du, gutxi gorabehera aportatu duena.
-- Jeltzaleak ez zarete xamurrak aldatzen. Bakoitzak aportatu duenaren arabera...nola esan behar dizut Langilea ez dela lan tresna. Nola esan behar dizut Euskal Herrian abereen gizartea desagertu dela edo desagertuko dela.
Langileek, lan egiten duten Langileek ondo irabazi egin behar dute.
-- Barkatu Xanti momentu bat. Zuretzat zer da ondo irabaztea?
-- Ba gutxi gorabehera denok dakiguna. Langileak etxe bat behar du, gero dirua ondo bizitzeko, seme-alabek Unibertsitaea joateko aukera eta abar eta abar.
-- Ez duzu ondo explikatzen. Zer da ondo irabaztea?
-- Adibide bat jarriko dizut. Nagusiak kobratzen ba ditu sei mila Euro hilean, Lagileak hiru mila kobratzea.
-- Hori ez da posible!!!!!
-- Nagusiak bi edo hiru etxe izatea posible da?
-- Ba bai, zeren Nagusiak ez ditu lan egiten hogeita hamabost ordu bakarrik, Nagusiak egun osoa pasatzen du lanean.
-- Poliki, poliki eh, Nagusiak frontoian egoten ere ba dakite eta tarbenan ere. Ez du pasatzen egun osoa lanean.
Hoi esanda gero, iruditu zitzaidan bide txarra hartu genuela biok, bide antzua. Biok Euskaldunak, Abertzaleak....pentsatu nuen beste bide bat hartu behar genuela eta betirako.
-- Zer iruditzen zaizu Sabino, elkarrekin ematen badiegu bukaera gure arazoei?
-- Oso pozik. Soluzioak izango dira oso logikoak eta oso justoak. Ados zaude?
-- Erabat ados. Eta esango dizut zergatik. Gaur egun Nagusi Jauna ezinbestekoa da lan munduan eta Langile Jauna ere, orduan ba dakigu nola konponduko ditugun gurea arazoak.
-- Gauza batean arrazoi emango dizut Xanti. Nagusiek irabazten duten zati bat, adibidez laurdena, Enpresan bertan inbertitu behar da. Horrek emango dio sendotasuna Enpresari.
-- Eskerrik asko. Enpresan inbertitzea lasaitasuna ematen dio Langile Jaunari. Nagusi Jaunak gurdi berdinean egin behar du lanaren ibilbidea. 
Ba dakizu gauza bat Sabino ?
-- Auskalo zer bururatu zaizun orain.
-- Euskal Herria txikia dela, nahiz eta gu biok jakin Herri handia dela. Hiru milioi biztanle ditu, hori
aproposa da Zoriona lortzeko. Gure Aberri maitagarri honetan, ia denak ezagutzen gara, herri askotan denak famili berdinekoak gara, horrez gain, txikitatik elkarrekin ibilita lagun handiak egin gaitu. 
-- Xanti ez dakit zer nahi duzun esan.
-- Egon piskat, Igeltseroak egiten duguna, ondo egiten dugu. Ari naiz  Zorionari ohea egiten.
Zoriona da gure helburu handiena, helburu garrantzitsuena. Ados zaude?
--  Bai, ados nago.
--  Pozten naiz. Zoriona ez da bizi aldamenean, urruti xamar bizi da, bide bat eraiki behar dugu
berarengana iristeko. Bide hori Sozialismoa da. Euskaldunei Independentziak osasuna emango digu eta Sozialismoak Zoriona.
--  Orain ere jarri nauzu kezka ederra. Ze Sozialismo?
--  Gurea !! Astean lan egin eta ostiralean txuleta  jan. Ardo piskat edan, pare pat kopa hartu, purua erre, musean jolastu. Larunbatean mendira joan, gero txikiteo ederra...Beti egin duguna.
--  Ez dakit zer erantzun. Zuk zer esaten duzu, Nagusi Jauna Sozialista izan behar duela.
-- Noski. Hemen denok izan behar dugu Sozialistak eta hori da modu bakarra Euskal Herria pozik eta ondo bizitzeko. Bestela Euskal Herria ez da inoiz izango Euskaldunen Aberria.
Gu bereziak gara Sabino eta ez gara bereziak Euskerarengatik bakarrik, bereziak gara gure izaera berezia delako. Guk ez dugu beldurrik lan egiteko, guk ez dugu arazorik ofizio bat ikasteko. Guk ausardia dugu bizitzeko.
Ni berrogehitabost urtekin hasi nintzen Igeltsero ikasten. Jo ta ke Zoriona lortu arte!!!!!
-- Xanti, Txingudin asko ibiltzen zara?
-- Ez, ni han goien bizi naiz.
Isilik gelditu zen eta zergatik nahi nuen jakin.
-- Zergatik egin didazu galdera hori?
-- Ez dakit nola esan...agian berriz ikusteko. Dena den, onartu behar duzu ezberdinak garela, baino  gauza askotan ados gaude.
-- Noski baietz. Euskaldunak anai--arrebak gara eta jarraitu behar dugu izaten. Etsai asko ditugu, nahiz eta herri baketsua izan, batzuk gorrotatzen digute. Ziur nago ez digutela ezagutzen.
-- Beno Xanti,  joan egin behar dut.
-- Ze pena! Oso ondo pasa dut zurekin. Neretzat ohore handia izanda zurekin hitzegitea. Agur Sabino.
Txinguditik etxe aldera nentorrela, norbait ari zitzaidan deika.
-- Xanti, Xanti !!! Buelta eman nuenean ikusi nuen nor zen, SABINO ARANA JAUNA!!!!!!!!

-- Xanti!! JO  TA KE  ZORIONA  LORTU  ARTE !!!!   

   LEHENGO ATALAREN ATALA

   hurrengo kapitulua

   DENETATIK  PISKAT