DENETATIK PISKAT

Hasiko naiz asmatzen Bertso berriak, Poesiak, esaldiak....hitz batean esanda, betikoa.
Beno, ez da izango betikoa, bizian behin bakarrik jubilatzen gara. Eta esango dizut lagun, oso aspergarria dela hainbeste paperen artean ibiltzea.
Baina beno horrela da. Ez dut denbora galduko txikikeri hoietan.
Ba da gutxienez zortzi egun ez dudala idatzi eta gaur gosearekin nator.
Duela sei urte utzi nuela lana, lan ofiziala. Geroztik ez naiz joan obrara eta seguraski geroztik ez naiz gehiago igeltseroa edo bai?
Nere ustez bai, zeren oraindik jarraitzen dut eraikuntzan. Eta ez horregatik bakarrik, batzutan pasatzen naiz obra baten ondoan eta mila anekdota etortzen zaizkit burura.
Asko kostatu zitzaidan ikasi nuena ikastea eta zer da eta, momentu onenean lesionatu egin nintzen eta agur benhur.
Agur Nikolas, Salamankakoa da , honekin asko ibili nintzen lanean, alargundu egin zen eta Oiartzuarra hartu zuen bigarren emaztea. Hori da hori!!!!!
Beste Oiartzuarra Joxe Mari Tapia, honekin lan asko egin nuen ere eta ez hori bakarrik, bere emaztearen familiarekin harreman handia daukat. Joxe Mari difuntua, Tomaxa, Mari Kontxi eta Anabel. Musu eder bana zueiri.
Eta orain bai, orain hasiko gara Igeltsero modernoak bezela idazten.
Jubilatzen garenean nor edo zer edo zein jubilatzen da? 
Gu jubilatzen gara edo bizia jubilatzen da edo jubilatzen gaitu.
Zaila da asmatzea. Egia dena da, bizia erabat aldatzen dela, egun denak oso luzeak direla, batez ere neguan,
gogora etortzen zait euria nola jotzen duen gure etxeko lehioetan.
Neguko egun txarretan beti pentsatzen egoten naiz, Astigarrako segalari batek esan zuena.

        LANA BIZIAREN GORPUTZA DA
    

Neronek ere sinatuko nuke esaldi hori. Lanak betetzen ditu egunero ordu pila bat.
Lana edo lan normala utzi dut eta orain sartu naiz beste lan mota batean, sartu naiz Euskeraren Fabrikan.
Euskera ez da hizkuntz bat bakarrik, Euskera da Euskaldunei bizia ematen diguna, Euskera da Euskal Herria, Euskera da DENA!!!!!!!!!!!!!!!!!
Horregatik bertso batzuk egingo ditugu, onak baldin ba dira oso ondo eta txarrak baldin ba dira, ez da ezer gertatzen, Udazkenean egingo ditugu hobeak

                    JUBILAZIOA

Hirurogei urtekin
bataiatuko naiz
ez naiz jubilatuko
ez  naiz hilko garaiz.
Hauxe bizimodua
maitemintzeko maiz
zertan bukatuko dut
Poeta edo Apaiz.

Poetak omen daki
Apaiza izaten
ez omen da batere
erreza ikasten.
Ez da beldurtu behar
ikasi gozatzen
inor ez da zauritzen
gehiegi maitatzen.

Maitasuna da lana
bukatzen ez dena
jubilatzea berriz
lanbide onena.
Patrika bete ezkero
musu ederrena
nork esan du mesedez
lana dela pena.

Bizia da balantza
mugimendu ona
ez da txarra zalantza
beti da sakona.
Bate kezkatu gabe
bizi da aitona
primeran ikasi du
zer den Zoriona.

Zoriona ezin da
baraurikan edan
nori gustatzen zaio
zimaur pilan etzan.
Ez al da askoz hobea
kontzientzia jan
irakurtzen argaldu
eta Argala izan.

Gazte jubilatzea
mila bat urtekin 
ze ederra probatzea
gatza askorekin.
Dena ikasi eta
oso gutxi jakin
ez gara aspertuko
buru gutxirekin.

Hau da zazpigarrena
zure antza badu
garraxika hasi da
ezin du isildu.
Bostehun urte ba ditu
jaio da berandu
bururik ez du eta
ipurdia galdu.

Bertso hauek ez dira onak, baina pila bat ba daude txarragoak, Musika deitzen dioten kaiola horretan sartuta.
Jaioko dira txarragoak oraindik, lasai!!

Gaur gauean oso gaizki egin dut lo, ametsetan ibili naiz. Ze txarra den amets gaiztoak egitea.
Esnatu naizenean hauxe bururatu zait.

Oilarra izatera iristen ez garenean,
ez da ezer gertatzen,
ez dugu lotsatu behar.
Oiloak izango gara,
gure arraultzekin
bizia jateko.

Egun batzuk pentsatzen pasa behar ditut. Baino bero ikaragarri horrek ez dit usten pentsatzen.
Eta ez hori bakarrik, arazo batzuk ba ditut eta .....
Onena da zerbait asmatzea, adibidez bertso batzuk idatzi. Mundu hontako gaisotasun handienetako bat aspertzea da.

             BERTSO BERRIAK

Bertso berriak jartzera noa
baina ez dakit zer esan
zahartzen ari naiz ustegabean
ezin dut jarraitu dantzan.
Onena daukat kultura piskat
nere burura eraman
Jesus maitatzen Elizan bizi
eta Aita Santua izan.

Bertso berriak jartzera noa
baina ez dakit zer esan
egingo ditut ez entzuteko
bizi naizela patxadan.
Ez da hain zaila  gogorik gabe
kultura egin  baratzan
kalitatea lasai bizi da
begiak ditu izatzan.                       

Bertso berriak jartzera noa
baino ez dakit zer esan
hau panorama nere burua
dago ezinaren hertzan.
Zer da ezina putre zikina
Zorionan ezin hegan
amildegian ez ikusi nahi
bizi osoa balantzan.

Bertso berriak jartzera noa
baina ez dakit zer esan
Zahartzaroan sartu naiz eta
nekatzen naiz gehienetan.
Politikan ez da nekatzen
ez da aspertzen gezurretan
Miloi bat Euro gozaltzen dute
Demokratak lapurretan.

Bertso berriak jartzera noa
baina ez dakit zer esan
Aitonarekin amets egin dut
Aita zegoen tartean.
A zer parea ez aspertzeko
bizia hartzeko besotan
Zorionak besarkatu nau 
esnatu ez naizenean.




...